Ispilua

2018-03-21



Neri etzaizkit inoiz urreztatutako argazki markoak edo ispiluak gustatu, baina hau ikusi nuenean Ahetzeko brokante azokan, oso polita iruditu zitzaidan. Nahiko sinplea da, Louis Philippe estilokoa eta ez du "estrabangantziarik". Eta prezio honean, gainera! Beraz, etxera.

Bazituen kalte txiki batzuk: pipi zuloak, eta gesso leku batzutan galduta zuen. Etxera eraman nuenean ez nion argazkirik atera, garajean txar batzuk, baina ikusi daiteke konpondu aurretik nola zegoen.





Ispilua kendu eta markoa EGOLIra eraman nuen eta bertan Ainhoak kontatu zidan horrelako ispiluen istorioa. Altzariak, ispiluak, markoak urrestatzen ziren urre trinkoaren itxura emateko. Baina imaginatu marko oso bat urrezkoa... 
Baina batzuk itxura bat ematen bazioten, beste batzuk oraindik gehio engainatzen zuten eta urreztatu beharrean, zilarra ematen zioten eta gainetik beste gai bat ematen zioten urre kolorea hartzeko. Nahi eta ezin denean :)

Eta hori aurkitu genuen garbitzen hasi ondoren. Dekapantearekin arinki igurtzi eta urre kolorea joan zitzaion zilar kolorea azalduz, baina oso polita gelditzen zen.




Ikusi daiteke, zikinkeria kendu ondoren, diferentzia. 

Esan bezela, kalte txiki batzuk bazituen eta gesso (igeltsua) pixka batekin eta gero bold (gorrixka koloreko pintura antzekoa) eman eta berria bezela!! Ez nuen urrestatu nahi, eta konponketa gehio egin eztare. Horrela ikusi daiteke urte batzuk badituela!












iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina