Altzari hau berria da, ez dut ezer eraldatu ez zaharberritu eta, beste batzuk bezela, Pinteresten ikusitako altzari batek inspiratutakoa izan da. Urte dexentez, idazmahai hau eduki nuen etxeko sarreran, baina erreforma egin nuenean beste zerbait jarri nahi nuela argi nuen.
Esan bezela, Pinteresten ikusi nuen altzari hau eta maitemindu egin nintzen! Ze politta! Horma neurtu nuen eta diseinu berdina, edo berdintxua, egin nuen. Egurra erosi Leroy Merlinen eta martxan jarri ginen aita eta biok. Ahizpari egin zion Gabonetako zuhaitza kenduta, egin zuen atzeneko altzaria izan zen...
Erositako egurra ondo zegoen, oholak xuxen xunenak zeuden, baina bazpare, elkarrekin lotu genituen hasi bitartean.
Listo, etxera eramateko prest zegoen.
Erositako egurra ondo zegoen, oholak xuxen xunenak zeuden, baina bazpare, elkarrekin lotu genituen hasi bitartean.
Egin genuen aurreneko gauza, atzekaldeko partean, alde guztietan, oholei zati bat kentzea izan zen.
Gorputza montatu genuen, zatiketa guztiekin, eta prest utzi genuen atzeko tapa josteko.
Kajoien aurreko aldea egiteko, egurra lodiagoa hartu genuen, gorputz gehio izateko. Eta hauei ere, zati bat kendu genien, bueno, aitak kendu zien.
Kolore pixka bat ematea besterik etzuen falta. Eta horretarako froga dexente egin nituen etxean. Eta argi nuen tea eta ozpiña erabiliko nituela. Teak taninioak dauzka eta ozpiñak tanino horiekin erreakzionatzen du egurra ilunduz. Ozpiña izan daiteke naturala ala ilundutakoa, eta horretarako altzairuzko lana erabiltzen da. Ontzi batean ozpiña eta altzairuzko lana pixka bat jarri, ondo itxi eta egun batzuetan eduki. Opziña ilundu egiten da. Nik ez nuen gehiegi iluntzen utzi.
Aurrena, tearekin igurtzen da. Eta hurrengo egunerarte lehortzen utzi. Ondoren ozpiña eman, eta lehortzen utzi. Igurtzatako eta igurtzi gabeko egurren arteko diferentzia nabarmena da.
Gai naturalak erabiltzen direnean zuk nahi zenuen bezela ez gelditzeko arriskua dago. Nik zertxobait ilunago nahi nuen, baina ez nuen lortu. Zer egingo diogu, ba! Horrela gelditu zen.
Egurra lehuna zegoen kolorea eman aurretik, baina tea eta ozpiñarekin igurtzi ondoren bizarra atera zitzaion, beraz lijadora pasa nion.
Hankak interneten erosi nituen, eta margotu gabe etorri zirenez, margotu egin nituen spray batekin.
Listo, etxera eramateko prest zegoen.
Etxean argizaria eman nion, ondo igurtzitza alde guztietan eta primeran gelditu zen!
Aitari esker.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina