Mesanotxe baten bigarren bizia

2018-02-24


Nere herrian, beste leku askotan bezela, astean egun bat dago hondatuta dauden, edo nahi ez diren altzariak ateratzeko.
Mesanotxe hau horrela aurkitu nuen lanetik bueltakoan gau batean. Ondo begiratu ondoren, ikusi nuez etzeukala pipirik, kajoiak bere lekuan zeuden eta ondo itxi eta irikitzen ziren. Beraz, garajera.
Denbora dexente egon zen bertan, nola berziklatu behar nuen ondo jakin gabe. Ideiak banituen, baina ezer segururik ez.
Altzaria ez da oso zaharra, 40 edo 50 bat urte. Algomeratua eta txapeatua. Goiko tapa eta kajoiak oso txapa politta zuten, oso beta polittarekin eta pentsatu nuen dekapatu edo lijatu ondoren egurra bistan ustea eta gainontzekoa margotuta, kolore alai batean.

Ideia bai, hori zen, baina hasi ondoren konturatu nintzen ezinezkoa izango zela: zeukan barnizak kristala zirudien, gogor gogorra, eta etzen ezta mugitu ere egiten ez dekapantearekin ez lijarekin, beraz osoa margotzea erabaki nuen.



Lehenik eta behin, aglomeratua puztuta zegoen ixkina batean, noizbait buztita edo, eta kola pixka batekin hura konpondu nuen, sarjenta batzukin.


Kajoiei heldulekuak kendu nizkion eta zulotxoak bete, ez bainituen berriro jarriko. Tapak, ixkina batean, txapa puxketa bat falta zuen eta zulo hura ere bete nuen.


Ondoren, lijatu egin nuen dena, nahiko arinki, ez bainuen barniz geruza dena kentzeko asmorik, baizik eta pintura itsasteko adina nahikoa izango zena bakarrik.

Kolorea aukeratzekoan, jabea izango zenarekin kontsultatu nuen, nere ilobarekin. Etxebizitza alokatu berri du eta bazuen lehen egin nion beste mesanotxe bat, gorria eta estiloa guztiz ezberdinekoa, baina oraingo hau txuriz edo grisez margotuta bikote ona egongo zuteken.
Beste altzari batzutan erabili izan dut chalk-paint deritzakoa eta oraingoan ere hala erabili behar nuen.
Pintura nahiko lehorra zegoen eta urarekin mehetu nuen. Bukaera finagoa izateko aproposa. Hizu esku eman nion eta atzenekoaren ondoren, lijatu egin nuen arinki.



Zegoen bezela uzteko, txuria, xoxoxamarra zegoen eta argizaria eman nion gainetik. Baina ez ohiko argizaria. Beste itxura bat izateko argizaria zilar koloreko pintura pixka batekin nahastu nuen eta brotxa batekin eman nion. Brotxa oso gutxi bustita. 



Diferentzia, nabarmena da argizaria ematen hasi ondoren.


Hankak, goiko partean, zerbait landuta zeuden, beraz han nabarmendu nuen.




Kajoiak barrendik paperarekin forratu nituen. Ez zeuden gaizki, baina horrela txukunagoak gelditu ziren. Helduleku berriak ere jarri nizkien.



Argizaria lehortu ondoren oihal bat pasa, eta listo! Osasunarekin urratu!!!


 





iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina