Bainugelarako apalategia

2019-04-18



Apalategi hau trasteroan zegoen erreforma egin aurretik. Bertan berriro jartzeko asmorik ez nuen, beraz beste leku bat aurkitu behar nion.
Bainugela berrian metalezko edo altzairuzko apalak jartzeko ideia nuen hasiera batean, baina apalategi hau banuela eta aprobetxatzeko ondo zegoela ikusiz, bertan erabiltzea erabaki nuen.
Oso apalategi xinplea da, pinuzkoa, eta eraldatu nahi nuen, ez zegoen bezela utzi.
Egolira eraman nuen.



Berniza kendu nion (oso erraz joan zen) eta pipiak egindako zulotxo pare bat tapatu nituen. 




Esan bezela, itxura aldatu nahi nion, eta komuneko altzaria intxaur egur antzekoa izango zenez, apalak ere kolore berekoak izatea nahi nuen. Nogalina eman nion. Baina ilunegi gelditu zitzaiten... eta behin tindatu ondoren berriro kolorea argitzea, zaila da.




Konpondu beharra zegoen, beraz txuriz margotzea erabaki nuen. Pintura mota hau nahiko lodia da, naiz eta mehetu daiteken. Nik, zegoen bezela erabili nuen. Ez nuen nahi oso fin gelditzea, baizik eta zertxobait rustikoagaoa. 



Nogalina azpian izanik, brotxarekin pintura zabaltzen ari nintzen bezela pintura bera iluntzen joan zen eta zahar itxura ematen zion.
Margotu ondoren babestu egin behar zen eta argizaria eman nion.




Listo zegoen. Betetzea falta.











Eta nola gelditu zen ikusi ondoren, iluna izango balitz baino gehio gustatzen zait.


Mesanotxe urdina

2019-03-12




Beste altzari batzuk bezela, hau ere "heredatu" egin nuen. Txikitan, nere hilobak zeukan logelan. Gero beste bat jarri zuen eta hau nere etxera etorri zen. Erreforma egin aurretik, trastelekuan egon zen baina ondoren ez nion lekurik aurkitu, beraz gordeta eduki nuen beste jabe berri baten zain.
Beste hiloba bati eskeini nion eta gustura hartu zuen. Hori bai, kolorea aldatuta. 
Jatorriz, margotu gabeko altzaria zen, gero txuriz margotu zena. Eta urteetan gauzak gainean jarri ondoren, zikinduta zegoen.



Pintura txuria kendu nion altzairuzko lana eta dekapantearekin. Kosta zitzaiten. Ondo itsatsita zegoen!




Kajoiak zulotxo bat zuen, eta igeltsuarekin bete nuen. 


Kolorea, hilobak aukeratu zuen. "Klein" nahi zuen eta hauxe izan zen aurkitu nuen berdintxuena.


Kajoi bat bakarrik utzi nuen, beraz beheko partea paperarekin estali nuen. Kajoia ere estali, helduleku berria jarri eta listo!!










Sarrerarako altzaria

2019-02-21



Altzari hau berria da, ez dut ezer eraldatu ez zaharberritu eta, beste batzuk bezela,  Pinteresten ikusitako altzari batek inspiratutakoa izan da. Urte dexentez, idazmahai hau eduki nuen etxeko sarreran, baina erreforma egin nuenean beste zerbait jarri nahi nuela argi nuen.
Esan bezela, Pinteresten ikusi nuen altzari hau eta maitemindu egin nintzen! Ze politta!  Horma neurtu nuen eta diseinu berdina, edo berdintxua, egin nuen. Egurra erosi Leroy Merlinen eta martxan jarri ginen aita eta biok. Ahizpari egin zion Gabonetako zuhaitza kenduta, egin zuen atzeneko altzaria izan zen...

Erositako egurra ondo zegoen, oholak xuxen xunenak zeuden, baina bazpare, elkarrekin lotu genituen hasi bitartean.




Egin genuen aurreneko gauza, atzekaldeko partean, alde guztietan, oholei zati bat kentzea izan zen. 


Gorputza montatu genuen, zatiketa guztiekin, eta prest utzi genuen atzeko tapa josteko. 




Kajoien aurreko aldea egiteko, egurra lodiagoa hartu genuen, gorputz gehio izateko. Eta hauei ere, zati bat kendu genien, bueno, aitak kendu zien. 





Kolore pixka bat ematea besterik etzuen falta. Eta horretarako froga dexente egin nituen etxean. Eta argi nuen tea eta ozpiña erabiliko nituela. Teak taninioak dauzka eta ozpiñak tanino horiekin erreakzionatzen du egurra ilunduz. Ozpiña izan daiteke naturala ala ilundutakoa, eta horretarako altzairuzko lana erabiltzen da. Ontzi batean ozpiña eta altzairuzko lana pixka bat jarri, ondo itxi eta egun batzuetan eduki. Opziña ilundu egiten da. Nik ez nuen gehiegi iluntzen utzi.




Aurrena, tearekin igurtzen da. Eta hurrengo egunerarte lehortzen utzi. Ondoren ozpiña eman, eta lehortzen utzi. Igurtzatako eta igurtzi gabeko egurren arteko diferentzia nabarmena da.

Gai naturalak erabiltzen direnean zuk nahi zenuen bezela ez gelditzeko arriskua dago. Nik zertxobait ilunago nahi nuen, baina ez nuen lortu. Zer egingo diogu, ba! Horrela gelditu zen.
Egurra lehuna zegoen kolorea eman aurretik, baina tea eta ozpiñarekin igurtzi ondoren bizarra atera zitzaion, beraz lijadora pasa nion.


Hankak interneten erosi nituen, eta margotu gabe etorri zirenez, margotu egin nituen spray batekin. 


Listo, etxera eramateko prest zegoen.


Etxean argizaria eman nion, ondo igurtzitza alde guztietan eta primeran gelditu zen!







Aitari esker.

Ahetzeko azoka

2019-02-17

Hileko hirugarren igandean Ahetzen (Lapurdin) brokante azoka izaten da. Joaten saiatzen naiz, baina ezin izaten da beti. Gaurkoan bi, eta a ze giroa zegoena!!
Goixamar joan ezkero kotxea uzteko lekua aurkitu daiteke. Zenbat eta beranduago, zailago.
Denetik egoten da, batzuetan bestetan baino gehio: altzariak (gero eta gutxiago), diskak, liburuak, trasto zaharrak.... ia denetik.


































































Eta hauexek nere erosketak.