Apalategi hau trasteroan zegoen erreforma egin aurretik. Bertan berriro jartzeko asmorik ez nuen, beraz beste leku bat aurkitu behar nion.
Bainugela berrian metalezko edo altzairuzko apalak jartzeko ideia nuen hasiera batean, baina apalategi hau banuela eta aprobetxatzeko ondo zegoela ikusiz, bertan erabiltzea erabaki nuen.
Oso apalategi xinplea da, pinuzkoa, eta eraldatu nahi nuen, ez zegoen bezela utzi.
Egolira eraman nuen.
Berniza kendu nion (oso erraz joan zen) eta pipiak egindako zulotxo pare bat tapatu nituen.
Esan bezela, itxura aldatu nahi nion, eta komuneko altzaria intxaur egur antzekoa izango zenez, apalak ere kolore berekoak izatea nahi nuen. Nogalina eman nion. Baina ilunegi gelditu zitzaiten... eta behin tindatu ondoren berriro kolorea argitzea, zaila da.
Konpondu beharra zegoen, beraz txuriz margotzea erabaki nuen. Pintura mota hau nahiko lodia da, naiz eta mehetu daiteken. Nik, zegoen bezela erabili nuen. Ez nuen nahi oso fin gelditzea, baizik eta zertxobait rustikoagaoa.
Nogalina azpian izanik, brotxarekin pintura zabaltzen ari nintzen bezela pintura bera iluntzen joan zen eta zahar itxura ematen zion.
Margotu ondoren babestu egin behar zen eta argizaria eman nion.
Listo zegoen. Betetzea falta.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina