Mesanotxe urdina

2019-03-12




Beste altzari batzuk bezela, hau ere "heredatu" egin nuen. Txikitan, nere hilobak zeukan logelan. Gero beste bat jarri zuen eta hau nere etxera etorri zen. Erreforma egin aurretik, trastelekuan egon zen baina ondoren ez nion lekurik aurkitu, beraz gordeta eduki nuen beste jabe berri baten zain.
Beste hiloba bati eskeini nion eta gustura hartu zuen. Hori bai, kolorea aldatuta. 
Jatorriz, margotu gabeko altzaria zen, gero txuriz margotu zena. Eta urteetan gauzak gainean jarri ondoren, zikinduta zegoen.



Pintura txuria kendu nion altzairuzko lana eta dekapantearekin. Kosta zitzaiten. Ondo itsatsita zegoen!




Kajoiak zulotxo bat zuen, eta igeltsuarekin bete nuen. 


Kolorea, hilobak aukeratu zuen. "Klein" nahi zuen eta hauxe izan zen aurkitu nuen berdintxuena.


Kajoi bat bakarrik utzi nuen, beraz beheko partea paperarekin estali nuen. Kajoia ere estali, helduleku berria jarri eta listo!!










iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina