Lehendabiziko proiektua

2017-08-29

Mahai honek (berez eskritorio bat da) urteak daramazki etxean. Hasiera batean egur kolorekoa zen, barniz geruza batekin, eta ordenagailua eta inpresora egoten ziren gainean.  
Etxeko sarrera biluzik zegoela eta, bertan jartzea erabaki nuen. Baina kolorea ez nuen oso gustokoa -eta hormen kolorearekin ez zetorren bat, gainera- beraz, beltzez margotu nuen. Eta hortxe egon da atzeneko urteetan.






Egolin ikasturte berria hastear zegoela eta etxean berrikuntzak egin behar nitutela kontutan hartuta, mahaia itxuraldatzeko erabakia hartu nuen. Gero bertara itzuliko zen ala beste leku bat bilatuko nion, ez nekien.

Egin nuen aurreneko gauza (etxean bertan) hankaz gora jartzea izan zen. Eta hortxe ikusi nituen pipiak egindako zulotxo batzuk. Susmoa banuen ze, noiz behinka pipi hautsa ikusten nuen lurrean.

Erosita neukan pipiak hiltzeko likidoa eta guztiz busti nuen egurra zulotxoen iguruan, baita xiringa batekin zulotxoetan bertan likidoa sartu ere. 

Eta Egoliko bidea hartu zuen mahaiak. Egoli, altzariak zahar berritzen irakasten duten tailer bat da, eta bertara inguratzen naiz astean behin.

Aurreneko pausoa pintura beltza eta hau altzariari ondo itsasteko eman nion inprimazioa kentzea izan zen. Hortarako, desugertzaile bat erabili nuen (hitz hau, "desugertzaile", hiztegian begiratu dut, dekapantea).




Oso errez joan zen dena. Espatularekin handienak kendu ondoren, altzairuzko lana pasa nion eta bukatzeko lija, nahiz eta Ainhoak (Egoliko irakasleak) lija erabiltzea ez dun oso gogokoa.






 

 

















Bukatzeko prest utzi nuenean, erabaki behar nuen berriro barniza ematea ala goma laka. Eta goma laka aukeratu nuen ze bukaera askoz dotoreagoa eta finagoa da. 
Goma laka alkohola eta goma laka eskamekin egiten da eta muñekilla edo kotoizko tanpoi batekin ematen da. Pazientziazko lana da, baina merezi du.

Eta honela gelditu zen





Zer iruditzen?

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina