Egongelarako mahaia

2018-01-30


Etxean erreforma egin nuenean, gela bat kendu nuen eta bertan bainugela jarri. Etxe guztian bezela, gela hartan ere lurrean tarima zegoen. Baina komuna berrian ez nuen egurra uzteko asmorik, beraz altxa egin zuten tarima eta aprobetxatu zitekeen egur guztia gorde egin nuen.


Egurra pinua zen eta, nahiz eta berrogei urte baino gehio bazituen, oso egoera onean zegoen, noiz bait pipia izan zuten ohol batzuk izan ezik.

Interneten ikusita nituen mahai pila bat, eta ideia asko neuzkan. Zerbait berezia nahi nuen, eta diseinua egin ondoren aitarekin batera jardun nuen.

Tarima, jakina den bezela, matxinbratuta egoten da, beraz oholak alde baten zuloa eta bestean zulo horretan sartzen den saliente bat zuten. 
Aurreneko gauza, saliente hori kentzea izan zen, mailua eta trentxarekin. Eta tarima lodixamarra zenez, mehetu egin genuen.



Egur guztia prest eduki genuenean, kontratxapatutako base batean jarri behar zen, diseinuari jarraituz. Aurrena kanpoko oholak eta gero barrukaldera betetzen joan ginen.




Eta horrela, dena bete arte.


Lijatzeko garaia. Lehendabizi lija larriarekin (50) eta ondoren finagoarekin (180).



Lehen esan duten bezela, egurra kontratxapatuaren gainean zihoan, beraz ertzak ez ziren oso ondo gelditzen zeuden bezela. Hori konpontzeko Leroy Merlinen erosi nituen altzairuzko tope batzuk eta tirafondoekin jarri genituen. Gero, egurra ondo tapatu eta spray beltzarekin margotu.



Tailerreko lana egina zegoen. Orain, etxean nituen hankak moldatu behar nituen. Hankak, etxean genuen sukaldeko mahai batenak ziren. Duela berrogei urte aitak egindako mahai batenak. Sukaldetik atera eta bolada luze batean (urteetan) ordenagailuaren mahaia bezela erabili nuen, ordenagailu portatila erosi arte. Geroztik han zegoen triste, triste.
Mahaiaren tapa aglomeratua zen, formikarekin tapatua, baina hankak haritzazkoak ziren. Eta ez nituen bota nahi.
Moztu egin behar nituen eta neurria hartu ondoren, zinta bat jarri nuen hanka bakoitzaren bueltan zerrarekin mozteko.



Kosta zitzaiten banan-banan eskuz moztea :) baina lortu nuen!



Margotzea besterik etzen gelditzen. Baino aurretik, pipia zulotxo batzuk tapatu nituen. Margotzeko, Chalk paint deritzana erabili nuen, txuria (Blanco antiguo jartzen du). Oso erraz ematen den pintura da, eta ez da lehenagotik lijatu edo inprimaziorik eman behar. Gero argizaria eman eta kitto.



Lija fin fin batekin igurtzi, ertzak pixka bat gastatu eta bukatuta.

Mahia earra geatu da!!








iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina