Mahai marrokiarra

2017-12-26

Bidaietatik ekartzen diren oroigarriak horixe dira, oroigarriak. Gustora ekartzen ditugu, etxean nonbait jarriko ditugulakoan. Eta jarri bai, leku bat aurkitzen diegu. Baina denbora pasa ahala, askotan aspertu egiten gaituzte.
Mahai honekin horrela gertatu zen.



Nere ahizpak ekarri zuen Marokotik eta berak nahikoa ikusi ondoren neri eman zidan. Egongelan eduki nuen denbora batez, eta gero gorde egin nuen. Mahai hauek ez dira oso egonkorrak izaten eta ondotik pasatzen nintzen bakoitzean ikutu eta hankaz gora bidaltzen nuen.

Urteen poderioz metala ilunduta zegoen, ia ez ziren koloreak nabaritzen eta itsusia zegoen. Hankak kolore originala zeukaten, gorrixka, eta ez oso polita.



Hankak ez nituen dekapatu, baizik eta lijatu, oso arinki.



Eta goiko bandeja garbitzeko altzairuzko lana erabili nuen. Igurtzi eta igurtzi eta hasierako koloreak ateratzen hasi ziren: kobrea, latoia. Itxura ona hartzen ari zen.







Hankak Chalk paint delakoarekin margotu nituen, eta listo. Bere lekuan jartzeko prest zegoen.


Etxean erreforma egin ondoren aurkitu diot leku berri bat, eta hor ez du lurrera joateko arriskurik.









iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina