Bainugelarako zakarrontzia

2017-12-02





Bainugelan beti behar izaten da zakarrontzi bat eta erreforma egin nuenean argi nuen zerbait berezia jarri nahi nuela, baino ez nekien zer. Lehen, altzairuzko bat nuen, pedal batekin irikitzen zena, eta ez nuen berriro horrelakorik nahi.


Udaberrian BECen Desembalaje Bilbao izaten da (berez urtean bitan izaten da, bestea azaroan) eta haruntz joan nintzen. Gauza dexente zegoen, altzariak, jantziak, dekorazioa, traste zaharrak... denetik. Batzuk prezio onean, besteak garestiagoak, patrika guztientzat aukeran.

Eta hau, hantxe aurkitu nuen.



Itxura, ez zuen oso ona: ordoituta zegoen, zulotxo pare bat bazuen, baino aukera ona ikusi nuen. 




Hilabete batzuk pasa zituen garajean bere txanda iritsi aurretik. Gauza jakina da Coca Colak den dena garbitzen duela :) eta halaxe, martxan jarri nintzen, coca cola eta sukaldeko aluminiozko paperarekin. Eta aizu, ondo garbitu ere. 



Eta berriro ez ordoitzeko olio pixka bat igurtzi nion. Ondo gelditu zen!


Primeran gelditzen da apalen ondoan, eta beti eskura.













iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina