Hilabete asko pasa dira atzeneko aldiz zerbait argitaratu nuen ezkeroztik, baina itzuli naiz eta berriro martxa hartzekotan.
Oraingo honetan, ate zahar bat aurkeztu nahi dizuet. Atea, benetan zaharra zen. Garajean urteak zeramazkin, hautsez eta armiarma sarez beteta. Egunero ikusten nuen, baina ez nion kasu gehiegirik egiten.
Halako batean, erreparatu eta argia pixtu zitzaiten. Ate zaharrekin egindako gauza pila ikusi daitezke Pinteresten, eta atentzioa gehien deitzen zidatenak, ateekin egindako argazki markoak ziren. Nik ere berdin egin nezakeela bururatu zitzaidan. Eta, pentsatu, eta egin!
Kosta zitzaiten atea tailerrera eramatea, ze kotxean ez baizitzaiten ondo sartzen. Beraz, soka batekin ondo lotu, eta kotxeko atzeko atea irikiarekin eraman nuen.
Behin tailerrean, attak esaten ziten: "Hi, hi, ezyo ondo. Nun jarri ber dun ate zikiñ hau?" Ze, benetan, nazkagarrixamarra zegoen. Eta nik; "Atta, lasai. Txukun, txukuna geldittuko da ta."
Eta horrela hasi giñen.
Lendabizi, mahai gainean jarri genuenean, ikusi genuen beheko partean, bost bat zentimetro etzeudela oso ondo. Pipia zeukan eta hezetasunak puztuta zegoen.
Beraz, moztu egin genuen parte hori. Eta bide batez, goiko partearekin parekatuta utzi.
Ondoren, dekapantea hartu eta garbitu egin nuen. Nere asmoa tarteko panelak kentzea zen beraz, ez nituen garbitu; bueltako egurra bakarrik.
Eta primeran joan zitzaion zikinkeria.
Behin garbitu ondoren, pipiaren aurkakoa eman nion, ez beheko partean bakarrik, beste lekuetan ere zuloak bai zituen. Xiringa batekin zuloetan sartu eta zuloak zintarekin tapatu nituen. Eta arruntean brotxa batekin eman nion baitare.
Egun batzuk beranduago, tarteko panelak kendu genizkion. Horretarako, taladro batekin zuloak egin ixkiña bakoitzean eta inguratzeko zerra batekin moztu genituen. Eta gero, nere asmoa kristala jartzea zenez, bi kristal eta tartean argazkia, atzekaldean gelditu behar zuen zuloa haunditu behar zen. Horretarako tupia erabili genuen.
Ondorengo pausoan, bernizatu egin nuen. Eta horrela gelditu zen denboraldi luze batean, beste altzari bat egiten genuen bitartean.
Berriro atearekin bueltatu nintzenean, pipiaren aurkako gehio ematea erabaki nuen, bazpare, eta ondo igurtzi ondoren ate guztia plastikoarekin ondo bildu eta zinta jarri nion buelta osoan.
Eta berriro, beste denboraldi luzen batez horrela gelditu zen.
Plastikoa kendu ondoren, lija pasa nion, ze ezitzaiten gustatzen bernizaren diztira. Nahiago nuen mateagoa.
Atzeneko pausoa, espartzua pasatzea izan zen, lehuntzeko.
Zintzilikatzea besterik etzen gelditzen.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina