Aulki zahar batzuen bigarren bizitza - lehen eta orain

2017-11-04

Noizbait aurkitu duzute zerbait kalean, zeharo itxura txarra zuena baina aukera ona ikusten zeniotena? Ba hau, horrelaxe izan zen.



Arratsalde batean, lagun baten zain nengoela lantegi ondoan, "aulki" hau ikusi nuen. Zakar artean zegoen, ez zuen batere itxura onik, guztiz ordoituta, baina pentsanu nuen aprobetxatu nezakeela. Hurrengo egunerako utzi nuen. Oraindik bertan bazegoen, nere zain zegoelako izango zen :)



Aurrena egin nuen gauza, lantegian bertan, kartcher batekin haundienak kentzea izan zen. Eta nahikoa joan zitzaion baina ez dena.  

























Hurrengo pausua, ahalik eta ordoi gehiena kentzea zen. Interneten truko asko daude, aluminiozko paperarekin egiteko. Ni saiatu nintzen, baina ez nuen den dena kentzea lortu, beraz lija pasa nion. Eta horrela bai, hobeto gelditu zen. Hankak ez ziren guztiz lixo-lixo gelditu, baina hala ta guztiz ere, bere xarma zuen, industrial antzekoa.



Zein lekutan jarri behar nuen behin bukatu ondoren argi nuen: bainugelan. Eta zer jarri behar nion gainean ere bai. Enbor puzka bat. Lankide batek moztu ziten zati bat eta huraxe.

Spraiarekin margotu nuen, hankak moztu eta enbor puzka barnizatu ondoren, listo zegoen. 





Enborra moztu ziten lankideak, ni zer egiten ari nintzen ikusita, bazuen beste aulki bat gordeta neretzat, hala nahi banuen behintzat. Baietz esan nion, noski.
Aulki hau ez zegoen nik aurkitutakoa bezain gaizki: hankak ia ordoitu gabe zeuden, baina halare, ezin nituen horrela uzteko asmorik. 



Beste aulki honentzat ideia diferentea nuen: hankak moztu gabe utzi eta txuriz pintatzea.


Sprai bat erabiltzea pintatzeko oso errexa da, eta ondo egin ezkero, brotxarekin baino hobeto gelditzen da.

Listo, bukatuta.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina