ZZE - Alfonbrak berritzen

2017-10-15


Neri, onartu behar dut, asko gustatzen zait besteek zer egiten duten begiratzea, eta DrLivinghome-ko Mariak alfonbra hau dekoratu zuenean, ideia gorde nuen.
Banituen nik ere jarapa zahar pare bat etxean nonbait... bilatu egin behar. Eta aurkitu nituen. 

Bi jarapa txuri dira, xinple xinpleak. Logelan izan nituen bolada batean, kendu nituen arte. Eta gorde: nik beti, den dena gordetzen dut. Bueno, den dena eztare 😙



Ideia, gutxi gora behera, antzekoa egitea zen, baina ez guztiz berdina. Tela gainean pintatzeko pintura banuen, beraz, martxan!! Alfonbraren erdia bilatu eta handik hasi nintzen.




Eta handik, gotti eta betti.





















Eta voila!


Komunean banuen alfonbra, IKEAkoa, grisa, politta baina lurraren kolore beretxokoa. Oraingo honekin, argitasun gehio izango du.



Eta bigarrenarekin, diseinua aldatzea erabaki nuen, biak berdinak ez izateko. Beni Ouarain alfonbren diseiunua asko gustatzen zait eta hori aukeratu nuen.

Prestatu nuen paperezko erronbo bat, alfonbraren erdian jarri eta handik aurrera marrak egin errotulagailu berezi batekin: denbora pasa eta, desagertu egiten dira marrak.





Orain badut etxeko sarrerara jazteko.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina