Etxean erreforma hastear nengoela, pinterest "deskubritu" nuen, eta engantxatu. Eta mahai hau bertan ikusi nuenean, maitemindu. Pentsatu nuen: nik ere egin dezaket horrelako zerbait. Egongela berriak tamainu dexentea izango du, beraz, sofa ez badut paretaren kontra jartzen, nahiko lekua izango dut bere atzekaldean mahai bat jartzeko.
Eta hor hasi ziren komeriak. Ohol bat behar nuen. Aitaren taillerrean begiratu genuen eta bazituen batzuk, haritza, baina lodiegiak eta extuegiak nik nahi nuenerako. Pentsatu ere, pentsatu nuen Albaolara joatea eta bertan, behar ez zuten ohol bat eskatzea jjj.
Eta halako batean, hara non ikusten duten lantegian desastre hutsa ematen zuen ohol bat, euripean. Zikinkeria, pintura, epoxi, denetik zuen.
Garbiketa lanekin hastea tokatzen zen. Aurrena, den dena ondo garbitu eta lijatu. Hasiera batean dekapantearekin hasi nintzen, baina ez nuen ezertxo ere lortu, beraz zerbait indartsuagoarekin segi nuen.
A ze poxa ze ondo garbitzen zen ikusi nuenean! Itxura ona hartzen ari zen. Haundienak kendu ondoren, lija pasa nion.
Ohola luzeegia zen, ia bi metro eta erdi, eta nik ez nuen hain luzea behar, beraz moztu egin nuen, 1,80 gutxi gora behera utziz.
Ondoren barniza eman, hankak jarri eta listo! Bukatuta.
Sofa atzerako mahia egina. Eta oso gustora gelditzu nintzen emaitzarekin. Lehenbiziko egunetan hor egon zen, txukun txukun, baina orain baditu gainean trastu gehio!
Laister arte!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina